UMANDI IKASTOLA

BIL BIL BIL IRRATIA

AURKEZPENA


Ongi etorri Umandi ikastolako gure Haur Hezkuntzako BIL, BIL, BIL irratiko blogera.
Haur Hezkuntzako talde guztiek hartzen dute parte irratsaioak prestatzen. Talde bakoitzak bere gidoia osatzen du grabatu nahi duenarekin: agurrak, azalpenak, olerkiak, bertsoak, aho-korapiloak, igarkizunak, ipuinak, abestiak…
Ondoren, gidoia ikasten da, grabatu beharreko testua entseatuz.
Geroago, haur bakoitzak grabatzen du egokitu zaiona. Batzuetan berak bakarrik egingo du grabaketa, eta beste batzuetan, taldeka.
Azkenik, eginiko grabaketa guzti horiek  tutoreak nahasten ditu, irratsaioari forma eta kohesioa ematen musika, hotsak eta efektu bereziak direla medio.
Ondo pasa irratsaioak entzuten, guk egin ditugunean bezain beste, behintzat!
Haur Hezkuntzako irakasleak