UMANDI IKASTOLA

BIL BIL BIL IRRATIA



Umandi ikastolan egun bi irrati ditugu: BIL BIL BIL eta KONTU KONTARI.

BIL BIL BIL izeneko irratia. Haur Hezkuntzako umeek grabatzen dute eta ostiralero emititzen da Haur Hezkuntzako geletan soilik entzuteko.

KONTU-KONTARI izeneko irratia. Ikastolako ikasle guztiek hartzen dute parte irrati honetan. Hiru hilabetean behin bi irratsaio grabatu eta emititzen ditugu, bat Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko geletan entzuteko; bestea, ordea, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko geletan entzuteko. Irratsaioak opor bezperan emititzen ditugu, hots, Gabonetako, aste santuko eta udako opor bezperan.